- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/201carantzazu-afrikarekiko-topaleku201d-1
- “Arantzazu, Afrikarekiko topaleku”
- 2014-06-07T10:45:00+02:00
- 2014-06-07T10:45:00+02:00
- Arantzazuko adiskideak eta Tau Fundazioak antolatuta
“Arantzazu, Afrikarekiko topaleku”

- 2014-06-07T10:45:00+02:00 2014-06-07T10:45:00+02:00
- Gandiaga topagunea
- Webgunea ikusi
PROGRAMA:
Doako jardunaldia
10:30-13:00 – Zinea, hitzaldia eta erakusketa gidatua
Film laburra: SUBIRA. Ravneet “Sippy” Chadha. Kenia. 2007. 12´
HITZALDIA: “Afrikako komunikabideak (Nollywood) eta Genero berdintasuna: irudien, aurre-iritzien, eta autoreprezentazioaren artean” Mryan del Moral Garridorekin, Granadako unibertsitateko AfricaInEs, Investigación y Estudios Aplicados al Desarrollo erakundearen ikertzailea. Ikus-entzunezkoen antropologoa, Dancing Star Films, Kalifornia, AEB
Argazki erakusketa - bisita gidatua: “Mujeres que miran - Emakumeak begira”. Manuel Iradier Elkarte Afrikanistaren erakusketa hau, Gineako zortzi emakumeek eginiko 23 argazkiz osatuta dago eta egungo emakume langilea, esperientziaduna eta hezitua irudikatzen digute. Honela, Afrikako emakumeekiko ditugun aurre-iritziak hautsi nahi dizkigu.
13:30 - Bazkaria Arantzazuko Santutegia Hotelean (15 euro pertsonako. Ekainaren 3a baino lehenago eman behar da izena)
16:30-18:00 – Zineforum Afrikarra
Film luzea: NOTRE ÉTRANGÈRE (Gure atzerritarra)
Sarah Bouyain.Burkina Faso, Frantzia. 2010. 82´
Fespacon (Ouagadougou) epaimahaiaren eta Europar Batsaunaren sariak eta Amiensko Nazioarteako Zinemaldiaren sari nagusia, 2011
Bere aita hil ondoren, Parisera bizitzera joandako Amy izeneko gazte mestizo bat, Burkina Fasoko bere etxera bueltatzen da amarekin elkartzera. Honela, bere bila hasiko da. Mestizajearen eta deserrotzearen erretratu fin eta lasaia, emakume ausarten eta kementsuen goraipamen bezala.
Elkarrizketa:Fadhila Mammar, tunisiako filologoarekin. Kulturen arteko bitartekari ospetsua eta Emigratuen, errefuxiatuen eta komunitateen arteko arazoetan masterduna.
Oharrak:
- Jardunaldira etorriko zarela konfirmatzea beharrezkoa da tau_ss@taufundazioa.org idatziz edo 943 289 956 telefono-zenbakian mezua utziz. Bazkaltzen gelditzeko ekainaren 3a baino lehenago eman behar da izena (Prezioa: 15€).
- Donostia-Arantzazu joan-etorria egiteko autobusa izango da (baldin eta nahiko jende apuntatzen den). Ekainaren 3a baino lehen eman behar da izena tau_ss@taufundazioa.org idatziz edo 943 289 956 telefono-zenbakian mezua utziz (Prezioa: 5€)
- Jardunaldian ikusiko diren filmak Kordoban izaten den Zine afrikarreko Jaialdiko (exFCAT) Nomada programako film-fondokoak dira.