“Aloña ilunabarrean” mendi irteera

“Aloña ilunabarrean” mendi irteera
2019-07-20T18:30:00+02:00 2019-07-20T18:30:00+02:00 2019-07-20T18:30:00+02:00
  • 2019-07-20T18:30:00+02:00 2019-07-20T18:30:00+02:00
  • Arantzazuko Parketxean
  • 943 782 894
Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko mendi irteerak

Udako atsedenaldia hartu aurretik, urteen poderioz klasiko bat bilakatu den mendi-irteera ospatzeko unea iritsi da, Aloñara ilunabarrean igotzekoa hain zuzen ere.

Arantzazuko Adiskideen eta Arantzazuko Parketxearen eskutik antolatutako aurtengo mendi-irteeren programako ibilbidea izango da honakoa. Uztailaren 20an, larunbatarekin, mendizaleak arratsaldeko 18:30ean elkartuko dira Arantzazuko Parketxean eta bertatik ekingo diote bideari.

Udako oporren aurretik egingo den azken irteera izango da eta irailean emango zaio jarraipena aurtengo plangintzari.

Urtero falta ezin den mendi-irteera hau, ilunabar zoragarri bat baino zerbait gehiago da… beraz, eguraldiak baimentzen badu eta esperientzia bizi nahi baldin baduzu, ezin zara etxean gelditu!

  • Mendi ibilbidea: Arantzazu - Aloña
    Gai tematikoa: Aloña ilunabarrean

Aurrez izena ematea gomendatzen da.

Informazio gehiagorako: 943 782 894, 699 335 183, arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net