2016 urteko udal egutegirako argazkiak aurkezteko deialdia

2016 urteko udal egutegirako argazkiak aurkezteko deialdia
2015-11-09T00:00:00+01:00 2015-11-09T00:00:00+01:00 2015-11-09T00:00:00+01:00
  • 2015-11-09T00:00:00+01:00 2015-11-09T00:00:00+01:00
  • 943 780411
Egutegia_2016_Deialdia.jpg

Euskara Zerbitzuak ateratzen duen egutegia aurten berrikuntzekin dator. Egutegiak A4 tamainako 12 irudi izango ditu, eta oñatiarrek egindako argazkiak/ilustrazioak erabili nahi dira egutegiko 12 irudiak osatzeko. Hori dela eta, Euskara Zerbitzuak deialdi berezi bat egin du, eta egutegia ilustratzeko irudiak bidaltzera animatzen ditu herritarrak.

Egutegiak urtero legez, euskararen aldeko mezu bat zabalduko du. Aurten, Euskaraz gara izango da horretarako erabiliko den leloa. Jasotako argazki edo ilustrazio guztien artetik 12 aukeratuko dira egutegirako, eta azaleko argazkiaren/ilustrazioaren egileari 150 txantxi emango zaio sari gisa.

Deialdian parte hartzeko baldintzak:

- 16 urtetik gorako Oñatiko edozeinek parte har dezake.
- Egutegiarekin zabalduko den mezua: Euskaraz gara
     “Irudiek Oñatiri edo euskarari egingo diote erreferentzia”.
- Argazkiak/ilustrazioak JPG edo TIF formatuan aurkeztu beharko dira, behar besteko kalitatearekin.
- Argazkiak/ilustrazioak bidaltzeko azken eguna: azaroak 9
- Aukeratutako irudi guztiak egilearen izen-abizenarekin argitaratuko dira.
- Argazkiengatik ez da ordainduko, baina azalerako aukeratutako irudiaren egileak 150 Txantxi jasoko ditu saritan.