Oharrak

Argitaratu da TAO guneko biztanleen zerrenda onartzen duen Alkate dekretoa; Ordenantzaren 13. artikuluaren arabera, guneko biztanleen zerrendarekin batera epea zabalduko da eskaerak ezeztatzeko edo berri bat egiteko. Epea urriaren 13tik azaroaren 15era (biak barne) da.

Argitaratu da Herritarrei zuzendutako diruz lagundutako erosketa bonuen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia. Epeak, Herritarrek bonuak erosteko epea: 2021eko azaroak 30  |  Herritarrek bonuak kontsumitzeko epea: 2021eko abenduak 3.

Argitaratu da Udalaren Herri Onurako Mendietan larreratzeak eta artzain-txabolen erabilera arautzeko ordenantzaren tramitazioari dagokion aurretiazko kontsultari buruzko informazioa eta ekarpenak egiteko formularioa (Epea urriaren 27an amaitzen da)

Oñatiko Udalak diru-laguntza bat jaso du Olakua auzoko 2. eremuan irisgarritasun-obrak egiteko, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko uztailaren 27ko Aginduaren babesean (2020ko irailaren 1ean argitaratu zen EHAAn).

Agenda

Antzerkia Santa Ana antzokian

Lubaki lainotsua