Kultura eta Natura: San Telmo Museo -Txillida Leku

2021-11-25T09:00:00+01:00 2021-11-25T09:00:00+01:00 2021-11-25T09:00:00+01:00
Organizado por Kultura eta Natura Saila de Pake Leku Elkartea

“Kultura eta Natura Saila”ren 2021-22 Egitasmoa berrikuntza bat da Pake Leku Elkartean. Pandemia ondoren Oñatiko bazkideei eskaintza zabaltzeko, eta bazkide ez direnei elkartera gerturatzeko asmotan egituratu da.

Proposamena, abuztuan ez ezik, bi hilabetetik behin irteera bat egitea da, autobusean eta egun osorako. Goiza kultura arloko leku itxi baten igaroz, eta bazkaldu ondoren, arratsaldea naturaz gozatuz aire librean.

Kultura aldetik, Euskal Herriak dituen hamaika museo ederretatik bi hilabetetik behin bat bisitatzea aurreikusten da, ahal dela bisita gidatuak eginaz.

Naturari dagokionez, geologian, botanikan, arkitekturan, artean, edota historian adierazgarriak diren lekuak bisitatzea da helburua.

- Irteera: Autobusa Postetxe ondotik aterako da, goizeko 9:00tan.
- Itzulera: Autobusa Postetxe ondora itzuliko da, arratsaldeko 19:00ak aldera.
- Prezioa: 15€ .
- Izena ematearen ordena errespetatuko da autobusa bete arte.
- Bazkaria, bakoitzak berea ordainduko du.