Haurren danborrada, termina el plazo de inscripción

Izen-emate

2023-06-12T23:55:00+02:00 2023-06-12T23:55:00+02:00 2023-06-12T23:55:00+02:00

Izen-emate

Niñas y niños nacidos en 2014 y 2015

  Irailaren 23an egingo da Haurren danborrada eta ireki da izena emateko epea. 2014an eta 2015ean jaiotako neska-mutikoak gonbidatu dituzte haurren danborradan parte hartzera.

Online bidez soilik eman daiteke izena, hartarako propio osatu den formularioa beteta. Ikastetxeen bitartez zabaldu da bete beharreko formularioaren lotura elektronikoa. Ekainaren 12a izango da izena emateko azken eguna eta ondoren konpartsen zozketa egingo da.

Bide batez hau jakinarazi nahi dute:
-- Konpartsen zozketa: Zozketa antolakuntzak egingo du, ekainaren 16an, internet bidezko aplikazio bat erabiliz. Emaitza emailez jakinaraziko da. Zozketa grabatu egingo da, gurasoren batek ikusteko beharra izango balu erakusteko.
-- Ohiko entseguak: Irailaren 7, 12 eta 14an izango dira, Eltzian, 18:30etik 19:30era.
-- Entsegu orokorrak: Irailaren 19 eta 21ean izango dira, Eltzian, 18:30etik 19:30era. Danborradan parte hartuko duten haur guztiak bertaratu beharko dira eta LARRUZKO gerrikoa ekarri beharko dute.

Azkenik, danborradan parte hartuko duten haurren gurasoei honakoa eskatu nahi diete: danborrada antolatzen lagundu dezaten, batez ere entsegutan eta danborrada egunean esku bat botaz. Horretarako prest egonez gero, oinatikotanborradatxikia@gmail.com helbidera mezu bat bidali.