Haur eta gurasoen irakurketa klubaren hirugarren saioa

Haur eta gurasoen irakurketa klubaren hirugarren saioa
2019-12-19T18:00:00+01:00 2019-12-19T18:00:00+01:00 2019-12-19T18:00:00+01:00
  • 2019-12-19T18:00:00+01:00 2019-12-19T18:00:00+01:00
  • Haur liburutegian
  • 943 71 61 11

Bularretik Mintzora kanpainaren baitan Irakurketa-Klubak izeneko saioak burutuko ditugu aurten ere. Saio hauetan, gurasoek eta haurrek ekimen batzuk burutzen dituzte elkarrekin, Galtzagorri Elkarteko profesionalek gidaturik. Hala nola, irakurketa ozenak, liburuen aurkezpenak, irakurritako liburuei buruzko komentario eta gomendioak, eta hainbat ekimen lasai liburuak ezagutuz gozatzeko eta idatzizko literaturaren curriculum bat pixkanaka osatzen hasteko.

Helburuak:

  • Irakurketa sustatu
  • Kalitatezko euskal bibliografia ezagutu
  • Guraso/hezitzaile eta haurraren arteko irakurketa giroa sortu
  • Guraso/hezitzaileak ozenki irakurtzen trebatu
  • Haurrek giro lasai batean gozatu dezaten lortu

Saioak:

3 saio izango dira guztira:

Azaroaren 19, abenduaren 17an eta 19an,arratsaldeko 17:30etan eta 18:00etan. Lur Korta ipuin kontalariaren gidaritzapean.

Gehienez 12 haurrek hartuko dute parte, 6-8 urteko haurrak beraien ama/aita edo hezitzailearen laguntzarekin. Izena ematen dutenek hiru saioetan hartu beharko dute parte. Kopurua mugatua denez eskaerak jaso ahala hartuko ditugu kontutan.