Suradesa

SuradesaDEBAGOIENEKO udalek, bailaran dagoen lur eskasia kontuan hartuta, eraikitako etxebizitza ondarea erabiltzeko neurriak hartzea erabaki zuten. 1986an, Debagoiena Bereoneratzeko Hirigintza Baltzua S.A, SURADESA, sortu zuten, Debagoieneko etxebizitza ondarea birgaitzeko zereginarekin.

Argi dute gizartearentzat errentagarriagoa dela dauden baliabideak erabiltzea berriak sortzea baino; hondatutako eraikinak berritu, egiturak, bizigarritasuna eta konforta hobetuz.

Eskaintzen dituzten zerbitzuak:

  • Etxeak konpontzeko ematen diren diru-laguntzen tramitazioa
  • Bizigune programa, hau da, hutsik dauden etxebizitzen alokairuen kudeaketa

Proiektuen eta dirulaguntzen inguruko informazio zehatzagoa (alokairuak zein birgaitzeak) Suradesaren webgunean.

Harrera ordutegia

Informazio gehiago jaso nahi baduzu, harrera-ordutegia dago Bidebarrieta kalea 24, behean asteartero, 09:55 13:00 bitartean.
Telefonoa: 943 78 04 11.

Bestela, egunero Arrasaten 7:30etik 14:00ra, Nafarroa etorbidea 17.