Partaidetza

Bulegoak

Lekua: Udaletxea. Foruen enparantza, 1.
20560 Oñati
Telefonoa: 943 78 04 11
Faxa: 943 78 30 69
E-posta: partaidetza@onati.eus

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, goizez 09:00etik 14:00etara

Ikastaroak

Oñatiko irabazi asmorik gabeko elkarte eta kolektiboei zuzendutako ikastaro praktikoak

Oñatiko udalak doako 2 ikastaro antolatu ditu herriko irabazi asmorik gabeko elkarte eta kolektiboentzat:

Ikastaroek alde teorikoa eta praktikoa izango dute, baina batez ere elkarteen eguneroko kezkak eta zalantzak argitzera bideratutakoa izango da.
Saioen oinarrizko hizkuntza euskara izango da.

Izen ematea:
Ikastaroetan parte hartzeko izen ematea derrigorrezkoa da, urriaren 17tik 28ra bitartean.

Aurre inskripzioa ondorengo bideak erabiliz egin daiteke:
• Presentziala edo aurrez-aurre udaletxeko harreran, eskaera orri hau erabiliz (harrera bertan ere egongo dira kopiak eskura),
• Emailez, partaidetza@onati.eus helbidean, eskaera orri hau erabiliz,
• 688 679 460 telefonora deitu edo whatsappa bidalita, eta ondorengo datuak adierazita: izen-abizenak, elkartearen izena, kontakturako emaila eta telefonoa eta izen eman nahi den kurtsoa.

Plaza mugatuak direnez, izen ematearen hurrenkera edo ordena errespetatuko da. Eskaerak tokiak baino gehiago badira, itxaron zerrenda osatuko da.

Informazio gehiago eskatzeko eta zalantzak argitzeko, ikastaroen udal arduradunarekin harremanetan jarri:
Onintza Andres, Garapen Komunitario eta Partaidetzako Teknikaria
943.78.04.11 / 688.679.460
partaidetza@onati.eus