Ogasuna

 

Bulegoak

Lekua: Udaletxea. Foruen enparantza, 1. 20560 OÑATI
Telefonoa: 943 78 04 11
Faxa: 943 78 30 69

Ordutegia:  Astelehenetik ostiralera,  Goizez: 09:00 - 14:00

Helburua

Helburu orokorra, ekonomi-finantza kudeaketaren eta aurrekontuaren kontrola eta barne ikuskapena egitea eta kontabilitate, diruzaintza eta diru-bilketa zerbitzuak eskaintzea da. Zerbitzu hauek eskaintzerakoan herritarrekiko harrera ona eta eraginkortasuna lortzen saiatzen gara.

Azpisailak

1. Kontabilitatea: Aurrekontu eta kontabilitate kudeaketa egiten da.

2. Diruzaintza:

  • Errenta eta zerga-bilketa: Zerga errolden kudeaketa eta beren kobrantza egiten dira. Tramiteak
  • Diru bilketa: Gainontzeko gastu eta sarreren kudeaketa egiten da.

Ogasuneko dokumentuak

2016 urteko aurrekontua

2017ko aurrekontua 2016ko abenduaren 22ko Osoko Bilkuran onartua eta 2017ko otsailaren 1eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara emana (21 zkia)

Adierazle sozio-ekonomikoak

Adierazle ekonomiko-finantzarioak

2017ko zerga ordenantza

  • 2016ko abenduaren 23ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua (242 zkia). Ordenantzaren testua
  • Akats zuzenketa 2017ko urtarrilaren 17ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua (11 zkia). Testua

2017ko zerga egutegia

ZergaEpea
Urteroko maiztasuna duten zergak (ordaintzeko epea)
Trakzio mekanikoko ibilgailuen zerga Martxoaren 3tik apirilaren 25era
Ondasun higiezinen gaineko zerga
(kontribuzioa-hirilurra eta landalurra)

Maiatzaren 15etik ekainaren 30era

Ibi iraunkorra, Garajeko tasa eta Kanposantua Irailaren 8tik azaroaren 10era
Ekonomi jarduera gaineko zerga Urriaren 1etik azaroaren 10era
Larre-aprobetxamenduagatiko tasa Azaroaren 22tik abenduaren 22ra
Mahai eta aulkien bide-publikoak erabiltzeagatiko tasa eta Kutxazainak Uztailaren 1etik Uztailaren 31ra
Egoiliarren kanponko aparkamentua Otsailaren 1etik otsailaren 28ra
Baratza parkearen erabilera Abuztuaren 1etik irailaren 25era
Seihilabeteroko maiztasuna duten zergak - tasak (ordaintzeko epea)
Azoka zerbitzua
      Lehenengo seihilabetea: Otsailaren 20tik martxoaren 20ra
      Bigarren seihilabetea: Azaroaren 13tik abenduaren 13ra
Hiruhilabeteroko maiztasuna dutenak (ordaintzeko epea)
Kontzejupetik aldizkarian eta irratian publizitatea eta Zabor tasa
        Lehenengo hiruhilabetea: Apirilaren 1etik 30era
        Bigarren hiruhilabetea: Uztailaren 1etik 31era
        Hirugarren hiruhilabetea: Urriaren 1etik 31era
        Laugarren hiruhilabetea: Urtarrilaren 1etik 31era
Hilabeteroko maiztasuna dutenak (ordaintzeko epea) Hurrengo hilebetean 1etik 30-31ra

 

Arduradunak