Auzoak eta Landa garapena

Eskola-agenda-boletina-Portada2.png

Bulegoa

Lekua: Udaletxea, Foruen Enparantza 1, 20560 Oñati
Telefonoa: 943 78 04 11
Faxa: 943 78 30 69
E-posta: nekazaritza@onati.eus

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera,  Goizez 09:00etatik 14:00tara

Basozaina eta Eskualdeko zerbitzua, Bidebarrieta kalea 24 beheko bulegoan (Oñargiko bulegoa), 08:30-09:00etatik 13:00tara.

Batzordearen helburuak

  • Nekazaritza eta abeltzaintza jarduerak dituzten baserritarrei lagunduz nezakal auzoetako bizi-baldintzak hobetzen laguntzea, hau da, baserritarren bizimodua arinduz nekazal auzoetan propio garatu diren nekazaritzarekin erlazionatutako jardueran iraunarazten laguntzea (bideak konpondu eta bide bazterrak garbitzeko laguntzak, saneamendua eta edateko ura zerbitzuak jartzeko laguntzak, zabor-bilketa zerbitzua, buzoiak jartzeko laguntzak, ermiten argindarra ordaintzeko laguntzak, jatorrizko baserriak eraberritzeko lanen lan-tasak ordaintzeko laguntzak, ermita zein elizak eraberritzeko laguntzak eskaintzea...)
  • Udalak duen baso ondareari legokiokeen etekina ateratzeaz gain, bertako landarea babestu, sustatu eta balore ekologikoa duten guneak iraunarazteko politika egokiak martxan jartzea.
  • Baserritarren eta beste erakunde batzuen arteko zubi-lanak egitea.
  • Udalaren jabetzako larre publikoen erabilera arautuz, bertara abereak eramaten dituzten baserritarrei laguntzea larreei ahalik eta etekin hoberena/orekatuena atera diezaieten.
  • Nekazal jarduerarekin loturiko Elkarteei Udalaren elkarlana eskaintzea.

Eskualdeko nekazal zerbitzuak (Bulego orokorra Bergaran)

Ordutegia: ostiraletan: 09:00-13:00

Gure bulegoa, Foru Aldundiko Nekazaritza Sailean kokatzen da. Gure betebeharrak eremu zabal bat osatzen dute:

  • USTIATEGI ERREGISTROA: Edozein motako nekazal ustiategik, (behiekin , ardiekin, basoa, ...) erregistro honetan sartuta izan behar du, bere kode, jarduera mota, lur eremu, partaide eta abarrekin. Izan ere, erregistratuta egotea edozein jarduera aurrera eramateko ezinbesteko baldintza da.
  • ABERE ERREGISTROAK: Abereak (behiak, ardiak , behorrak eta abar) identifikatuta eta erregistratuta izaten dira, sanitate arauak beteaz, eta hauen alta, baja, eta abar gure esku daude. Bestalde, sanitate ikuskapen eta bigilantzia, eskualdeko albaitariekin batera daramagu.
  • LAGUNTZEN TRAMITEAK: Laguntza mota asko dago. Europatik datozenak, PAC famatu bitartez datozenak, behienak, ardienak, txahal-idizkoenak eta abar. Ingurugiro laguntzak era badaude: zelaiak, etxe ingurua eta abar txukun mantentzekoak ematen dira hauek. Beste laguntza mota batzuk mendi ingurunetan bizitzearren dauden laguntza konpentsatorioak dira; etxea konpondu, ukuilua berritu , gazte planak eta antzeko ekimenak aurrera eramateko eskaintzen dira laguntza hauek.
  • NEKAZAL ASEGURU SOZIALA: Alta, bajak, Erretiro tramite, IT eta abar.
  • OGASUN SAILA: Atal honi buruzko argitasunak ematen ditugu, bai BEZ eta baita errenta aitorpenei buruz ere.
  • TRAKTORE MATRIKULAKETA
  • LUR, BEHI BAZKA ETA LANDAREEN analisiak, gaixotasunei edo elikatura balioei buruzkoak.
  • EHIZA-ARRANTZA: 65 urtetik gorakoen pasea, ehiztari berrien azterketa tramitea, galdutako txartel eskatzeak eta abar.

Oharra:

Bergarako egoitzan goian azaldutako zerbitzu guztiak eskaintzen dira. Tamalez, gaur egun dauzkagun baliabideak eta zerbitzuaren diseinua dela eta Oñatin zerbitzu horietako batzuk ezin ditugu oraingoz eskaini.

Auzoak

Oñatik herriguneaz gain beste 13 baserri-auzo ere baditu: Arantzazu, Araotz, Uribarri, Lezesarri, Urrexola, Murgia, Olabarrieta, Berezao, Garagaltza, Goribar, Zañartu, Torreauzo, Garibai, Santxolopeztegi, Zubillaga eta Larraña.  Auzorik gehienak baserrigune txikiak dira.

Arduradunak