Berdintasuna

Jabetze eskola - Kartela

Jabetze-eskola, izen-ematea

- 2016ko azaroak 26

- Urriak 19: Bular Minbiziaren kontrako Nazioarteko Eguna

- 2015eko azaroak 25: Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna: Zapata gorriak

- Berdintasun Plana

Berdintasun plana.png

- Esku-orriak

Gida-Indarkeria_irudi

Emakumeari zuzendutako zerbitzu bat baino gehiago eskaintzen ditu Oñatiko Gizarte Zerbitzuak. Hiru atal nagusitan daude banatuta: 

  • Arreta zerbitzua
  • Sentsibilizazioa
  • Formazioa

Arreta zerbitzua

Tratu txarrak eta sexu erasoak jasaten duten emakumeentzat arreta zerbitzua. Honen barruan sartzen dira, besteak beste:

  • Informazioa
  • Jarraitu beharreko protokoloa
  • Laguntza juridikoa
  • Laguntza psikologikoa
  • Beste hainbat laguntza mota

Sentsibilizazioa

  • Sentiberatze-jarduera
  • Jai parekideen alde

Jaixetako adierazpena

Jaien Diagnostikoa Genero ikuspegitik

  • Ekainak 28a LGTB Eguna

EK28-ESTABLEZIMENDUETARAKO.jpg

Helduei zein gazteei zuzendutako sentsibilizazio programak:

  • Helduendako: Emakumeen eskubideei eta tratu txarrei buruzko informazio lana
  • Gazteendako: Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikasleekin hainbat tailer egiten dituzte herriko ikastetxeetan; adinaren arabera egiten dituzte tailer batzuk eta beste batzuk. Equala programa erabiltzen dute.

Sentsibilizazio programa horiez gain, Martxoak 8 (Emakumeen Nazioarteko Eguna) eta Azaroak 25 (Emakumeekiko Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna) egunei begira ere antolatzen dira ekitaldiak, hala nola: hitzaldiak edo antzerkiak, adibidez.

Txapadefinitiboa       txapa BERDINTASUNA_2014

Formazioa

  • Hezkidetza programa
  • Emakumeendako ikastaroak . Ikastaro mota bat baino gehiago. Horien artean daude:

-- Autoestima ikastaroa 45 urtetik gorako emakumeendako.
-- Autodefentsa tailerra
-- Emakumearen osasunarekin lotura duten hitzaldiak, adibidez, bularreko minbiziaren gainekoak.