Argindar Zerbitzua

 

  OñargikoLogoaHelbidea Oñatin argindar zerbitzua OÑARGI SL udal enpresaren bitartez kudeatzen da.

 Oñargi, S.L. 1999ko maiatzaren 7an emandako eskritura publiko bitartez eratu zen, bere helburua Oñatiko udal-barrutian energia elektrikoa banatzea delarik. Sozietatearen partizipazioen %100 Oñatiko Udalaren esku dago.

 Izan ere, 2000 urte arte, argindarraren banaketa zerbitzua Oñatiko Udalak eskaintzen zuen baina 1997ko azaroaren 27ko legeko 9.g eta 401. artikuluen arabera Oñatiko Udalak argi-banatzaile modura jarraitzeko, Merkatal izaerako Elkarte bat eratzera behartuta zegoen eta 1998ko martxoaren 26ko Udal Gobernu Batzordearen erabakiz hori egitea erabaki zen, OÑARGI, S.L. eratuz.

Beraz 2000 urtetik aurrera argindarraren banaketa Oñargi, S.L. sozietatearen esku dago eta sozietate honek Oñatiko Udaletxearen propietate den herriko tentsio baxuko energia elektriko banaketa sarea ustiatzen du.