Arrikrutz-Oñatiko Kobak

Aizkorri mendilerroaren bihotzean, 15 km luze, historiaurreko animalien babesleku izan da Arrikrutz-Oñatiko koba.

Arrikrutz_Estalagmiten gela.

Arrikrutz-Oñatiko kobak, Gipuzkoako kobazulo sistema zabalenetako bat izanik, Euskal Herriko paisaia karstikoaren erakuslehio paregabea dugu. Mendez-mende urak harkaitzean zizelatutako kobazulo hau ikerkuntza espeleologiko eta paleontologikoetan aintzindarietako bat izanda da.

Arrikrutz: Antzinako animali artean


Arrikrutz-Oñatiko koba berezia da bertako aurkikuntza paelontologikoengatik ere. Errinozeronte iletsua (Coleodonta antiquitatis), leize hiena (Crocuta crocuta spelaea) eta orein erraldoien (Megaloceros giganteus) aztarnez gain, aipagarriak dira Arrikrutzen agerturiko leize hartzen (Ursus spelaeus) hezurdura ugariak eta Iberiar penintsula mailan bakarra den leize-lehoiaren (Panthera leo spelaea) hezurdura osoa. 

Panthera leo spelaea_Arrikrutz

Azken hau dugu, orain arte Arrikrutzeko kobetan egin den aurkikuntzarik garratzitsuena. Lehoi mota hau Eurasian bizi izan zen duela 300.000 eta 10.000 urte bitartetan eta inoiz izan den felido handietako bat zen. Arrikrutzeko galerietako batean aurkitutako eskeleto osoak 35.000 urte inguruko datazioa du.

 

 

 

.