Zerbitzu Telematikoak

Oñatiko Udalak, eskaintzen dituen zerbitzuak gehitu eta hobetu nahian, "Udal Zerbitzu telematikoak" izeneko baliabide berri bat jarri da herritarren eskura.

Zerbitzu honek, zenbait tramite eta kontsulta internet bitartez egiteko aukera ematen du, bulego ordutegien mugetatik aske eta etxetik edo lanlekutik mugitu beharrik ez izateak ematen duen erosotasunarekin.

Zerbitzu telematiko hauek Gipuzkoako Udaletxeen zerbitzu digitalaren ataritik egin daitezke identifikazio-sistema bat erabiliaz (Izenpek jaulkitako ziurtagiri digitaldun txartelak edo NA elektronikoak edota atarirako emandako pasahitza erabiliaz).

Hona zerbitzu zerrenda:

  • Biztanleen udal errolda. Erroldatze historiala edo Udaleko erroldan dituzun datuak kontsultatzeko. Erroldatze ziurtagiria eskatzea.
  • Udalaren tasak eta zergak bilatu (ibilgailuak, ondasun higiezinen zergak, urak, zaborrak eta estolderia, etab.). Indarrean daudenak zein indarrean ez daudenak ikus ditzakezu. Honei buruzko xehetasunak jakin daiteke.
  • Ordainagiriak. Oñatiko Udalean zure izenean dauden Tasa eta Zerga ordainagiri guztiak kontsulta ditzakezu, bai ordainduak eta baita ordaintzeke daudenak ere. Gainera, ordaintzeke dauden ordainagirien kasuan ordaintzeko prozedura abian jar dezakezu.
  • Sarrera / Irteera Erregistroa. Zerbitzu honekin Sarreren Erregistroan zure izenean alta eman dezakezu erregistro berri bat, Internet bidez Udalarekin harremanetan jartzeko balio duena. Udaleko sarrera eta irteera liburuan zure izenean dauden idazpenak kontsultatu ditzakezu baita ere.
  • Isunak . Udalean zure izenean dauden isunak ikusi, bai ordainduak eta baita ordaintzeke daudenak ere.
  • Dokumentuak egiaztatu, Zure izenean sortu diren eta digitalki sinatu diren dokumentuen benetakotasuna egiaztatu dezakezu (errolda paperak, ordaindutako ordainagirien egiaztagiria, etab.)
  • Ordainagirien xehetasunak, Hemendik ordainagirien xehetasunera sarbidea izan dezakezu, horiek eskatzera Udalera joan beharrik gabe.

Horrez gainera, zenbait tasa eta zerga ordaintzeko aukera ere badago Jaurlaritzaren pasarelaren bitartez.