Konpultsa

ZER DA ETA ZERTARAKO?

Agirien kopiak originalen parekoak direla ziurtatzen duen zigilua jartzen zaieneko izapidea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Konpultsatu nahi den agiri originala ekarri behar da bakarrik, bertan egingo dira kopiak.

ESKABIDEA NON AURKEZTU BEHAR DA

Udal bulegoetan: Foruen enparantza 1.

ZERGA ETA/EDO TASEN ORDAINKETA

Zerga eta tasak Ordenantza fiskalaren arabera ordainduko dira.

BESTERIK

Izapidea berehala egingo da. Dana dala, bulegoko arduradunak agirien kopurua ikusita, beste epe bat zehaztu dezake.