Udalak eta Foru Aldundiak lankidetza hitzarmena sinatu dute bata zein besteari zuzendutako agiriak bien erregistroetan aurkeztu ahal izateko

2017/02/23
Card image cap

  Prozedura administratiboaren lege berriak halako informazio trukea erraztea sustatzen du, beti ere, herritarraren mesedetan eta honen baimenaz. Oñatin, erabakia, pasa den uztaileko Osoko Bilkuran hartu zen eta gauzatu, urtarrilaren 2an izan zen lankidetza hitzarmenaren sinaduraz gauzatu zen, nahiz eta, indarrean sartu, gaur bertan sartu den iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu denean.

  Aurrerantzean, eta hasieran lau urteko iraupenez, Oñatiko Udalari edota Gipuzkoako Foru Aldundiari zuzendutako eskabideak, idatziak eta jakinarazpenak, bi erakundeotako edozein erregistrotan aurkeztu ahal izango dira, batak besteari, halakoen berri emango diolarik. Hitzarmenaren iraupena lau urtekoa izango da, esan bezala, baina aldeek bestelakorik adierazten ez duten bitartean, automatikoki luzatuko da.

  Gipuzkoako udalen eta Foru Aldundiaren arteko halako lankidetza hitzarmenak ohikoak bihurtu dira azken hilabeteotan. Herritarrei administrazio ezberdinen aurrean egin beharreko tramiteak errazte aldera gauzatzen ari diren hitzarmenak dira.
Baina aurrerapauso berri bat eman asmo du udalak eta Gipuzkoako Aldundiarekin sinatutakoaren antzerako lankidetza hitzartu asmo du Eusko Jaurlaritzarekin. Gaia nahikoa aurreratuta dagoen arren, ohiko udal tramitazioa bete beharko da, lehenik batzorde informatiboan, eta ondoren Tokiko Gobernu Batzarrean eta Osoko Bilkuran aurkeztu eta onartuz.
Oraingoz onartuta eta jada indarrean dena, Foru Aldundiarekin sinatutako lankidetza hitzarmena da. Horren babesean, udala edo aldundiari zuzendutako idatziak bata zein bestearen erregistroan aurkeztu ahal izango dira aurrerantzean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!