San Martingo "running" zirkuitoa eta haur parke batean ur txorroten proiektua martxan jartzea eskatu dio EAJk Udal Gobernuari

2016/04/30
Card image cap
Udararako prest egon daitezen nahi da

  Jeltzaleek proposatuta jaso ziren aurtengo aurrekontuetan San Martingo zuhaiztian antxintxika egiteko zirkuito iraunkorra egokitu eta herriko haur jolas parke batetan, ur txorroten sistema jartzeko egitasmoak. Biak, ahalik eta azkarren abian jartzeko eskatu dute jeltzaleek, uda honetan bertan oñatiarrek aisialdirako eta kirolerako eremu berriez gozatzeko aukera izan dezaten.

  Ur txorroten proiektuak, udako egun beroetan haurrek non jolastu eta freskatu izatea du xede. San Martingo proposamenaren helburua berriz, zuhaiztiko eremuari etekin handiago atera eta aire zabaleko kirola sustatzea da.
Uda-garaiarekin lotura estua duten proiektuak dira eta probetxu gehiena, urte sasoi horretan aterako zaiela kontutan hartuta, egitasmoak lehenbailehen martxa jartzea eskatu dio udal talde jeltzaleak gobernuari. Eskaera hauen harira, ur txorroten sistema erdiguneko jolastoki eguzkitsu batean ezartzea eskatu dute jeltzaleek. San Martinen berriz,  gimnasia egiteko aparatuak jartzea ere eskatu dute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!