Ramon Irizar kalean asfaltatze lanak bihar-etzi egingo dira eta zamaketa gunea mugatzeko pibote hidraulikoa jarriko da

2017/03/14
Kaleko argiteria ere berrituko da

  Atzeko kalea oinezkoentzat egokitzeko II. faseko lanen baitan Ramon Irizar kaleko azpiegiturak ere berritu dira. Baina azken xehetasunak falta dira. Kalea bihar-etzi asfaltatuko da eta egun hartzen dituen erabilera bereziko guneak seinaleztatuz margotuko da. Hala, TAO edo errotazioko aparkalekuak markatuko dira. Bide batez, zamaketa gunea mugatzeko pibote hidraulikoak jarriko dira egun dauden behin-behinekoen ordez. Lan hauek, esan bezala, aste honetan bertan egitea aurre ikusten da.

  Baina kaleko argiteria ere hobetuko da eta egun zaharkituta dauden hiru argi puntuen ordez 5 puntu berri jarriko dira.
Egun, Ramon Irizar kalean eta Gerriko kantoian, sodio-lurrunezko 250 w.ko 3 argi-puntu daude. Horien ordez, LED motako 60 w.ko 5 argi-puntu jarriko dira, Zubibarri kalean jarri direnen eredua erabiliz. Lanok, Leycolan enpresak egingo ditu eta horretarako 2069 €ko aurrekontua onartu da, BEZ kanpo. Argiteria aldatzeko lanak amaituta argiztapen-neurketa egingo da Kanpo Argiteriaren Eraginkortasun Energetikoaren Erregelamendua betetzen dela egiaztatzeko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!