Portu kalean hainbat edukiontzi eta zintzilikario lekuz aldatuko dira zamalan-gunea egokitzeko

2016/11/28
Card image cap
Aste honetan osatuko dira berrantolaketa lanak

  Batzoki atzealdean zegoen olio edukiontzia Portu eta Bakardadeko Ama kaleek bat egiten duten gunera aldatu zen pasa den astean. Era berean, beira jasotzeko Portu kalean zeuden bi edukiontziak elkarren ondoan jarri ziren. Beste horrenbeste egingo da hondakinen kubo eta poltsak uzteko esekitokiekin, kaleko bi puntutan dauden zintzilikarioak gune berean jarriko dira. Lan hauek, aste honetan bertan egitea aurre ikusten da.

  Edukiontziak nahiz zintzilikarioak elkarren ondoan kokatuta, guneak berrantolatu eta zamalanetarako tokia irabazi asmo da.

  Ramon Irizar kaleko lanak amaituta, Atzeko kale osoa oinezkoentzat geratuko da eta zamalanetarako txartela dutenentzat goizez irekiko da  soilik. Arratsaldetan, Atzeko kale nahiz kale Barrian dauden taberna edo dendetara generoa daramaten garraiolariek inguruko kaleetako zamalan guneetan aparkatu beharko dute. Portu kalean, halako bat prestatuko da baina aurrez, hainbat zerbitzu berrantolatzen ari dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!