Oñatiko Hiri Antolaketako Arauak aldatu ditu udalbatzak, Gomiztegiko harrobiaren handitzea galarazteko

2017/01/27
Card image cap
Erabakia, aho batez onartu zen atzoko Osoko Bilkuran

  Oñatiko Hiri Antolaketa Arauak 2006an onartu ziren, eta bertan, besteak beste, Arantzazu-Gomiztegi eremuan erauzketa jarduera, harrobiaren jarduna baimentzen zen. Ordutik ordea, ingurumenarekin zerikusia duten udalez gaindiko hainbat arau onartu dira, hala nola: Aizkorri-Aratz natur parkearen izendapena, bertako natur baliabideak antolatzeko plana, edota kontserbazio bereziko eremu izendapena, besteak beste.

  Orain 11 urte onartutako Hiri Antolaketa Arauak interes naturalistikoen babesarekin guztiz bat ez zetozela ikusita, eguneratzea erabaki da Arantzazu-Gomiztegi eremuari eragiten zuzenean dioten hiru artikulutan. Horrela, inguruko erauzketa jarduera mugatu egingo da. Gomiztegiko harrobiaren ustiapena baimentzen da, bakarrik eta esklusiboki gaur egungo lurralde mugen barne. Hortik aurrera, erauzketa jarduera mugatu egiten da esan bezala, Babes Bereziko Nekazaritza eta Abeltzantza eremu gisa kalifikatuta dauden guneetan. Oñatiko Hiri Antolaketa Arauen aldaketa aho batez onartu zen atzoko Osoko Bilkuran.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!