Kilometroak 2017k eta Ekoliok hitzarmena sinatu dute

2017/02/16
Card image cap
Iaz Bergarako ikastolarekin hartutako konpromisoari jarraipena eman eta Oñatira zabalduko da

  Kilometroak Kultur Elkarteak eta Ekoliok sinatutako lankidetza hitzarmenaren haritik, Ekoliok  ikastolako sukaldeko olioa jasoko du aurrerantzean eta edukiontzi bat ere jarriko du ikastetxean, ikasleek etxean erabilitako olioa eraman dezaten. Batutako olio erabilia birziklatu egingo da, ingurugiroa zainduz. Baina bestelako ondoriorik ere izango du lankidetza hitzarmen honek Kilometroak jaiarentzat, Ekolio, Kilometroak 2017ko jasangarritasun batzordearekin elkarlanean arituko baita eta bildutako olioaren trataera eta salmentatik  lortutako %10a Kilometroak Kultur Elkarteari emango dio.

  Kilometroak Kultur Elkarteak urteak daramatza ingurugiroa zaintzeko neurriak hartzen. Horren adibide dira esaterako, Kilometroak jaian eskuratzen diren edalontzi berrerabilgarriak, ontzi arinen erabilera murrizteko egiten diren ahaleginak eta ondorioz, birziklatze tasa handitzeko saioak. Ekoliorekin atzo sinatu zen lankidetza hitzarmena norabide horretan emandako urrats berria da.

  Iaz lehen aldiz Bergarako Arantzadi ikastolarekin hartutako konpromisoa berritu da orain Txantxiku ikastolan, ekimenari jarraipena eta zabalpena emanez.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!