Kalitatearen Jardunbide Egokien programa ezartzen lagunduko du Mankomunitateko Turismo Departamentuak

2017/01/23
Card image cap
Egitasmoan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago

  Kalitatearen Jardunbide Egokien programa eskualdeko turismo arloko enpresei zuzenduta dago eta eguneroko jarduna hobetzeko bidea ematea du helburu. Izan ere, programa honek enpresaren barne kudeaketa hobetzen laguntzen du, batik bat, berezoaren gogobetetzean. Lantaldearen kualifikazioa hobetzen du formazio plan baten bitartez eta turismo enpresa edo zerbitzuari kalitate turistikoarekin konpromisoa deritzon zigilua jasotzeko aukera ematen dio. Kalitatearen Jardunbide Egokien programa doakoa da eskualdeko turismo enpresa eta zerbitzuentzat. Interesa duenak, Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Departamentuarekin harremanetan jarri behar du, programa bertatik garatuko baita. Parte hartzen duten enpresen jarduna hobetzeko laguntza teknikoa ere emango du Mankomunitateak.

  Mankomunitateko Turismo Departamentuak 8 urte daramatza kalitatearen jardunbide egokien programa Debagoienean garatzen. Aurten berriro eskaintzen du aurrez parte hartu ez dutenei zuzenduta.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!