Oñatiko udala

Ia 18 milioi eta 400 mila euroko aurrekontua onartu du udalbatzak datorren urterako

2016/12/27
Card image cap
EH Bilduk alde bozkatu zuen eta EAJk kontra

  18.386.811 euroko aurrekontua onartu du udalbatzak 2017rako. Aurtengoa baino %7,53 txikiagoa izango da datorren urteko udal aurrekontua. Inbertsioetara 3.463.287,82 euro bideratuko dira, eta horretarako 2.500.000 euroko maileguaren beharra aurreikusten da, 2016ko ekitaldiaren likidazioaren arabera, beti ere. Inbertsioetara, esan bezala, aurten baino % 25 gutxiago bideratzera aurre ikusten da, hain handi batetan, ekipazio sozialetara zuzendutako partida 2018ra atzeratzearen ondorio dela argitu zuen Mikel Biain alkateak. Izan ere, gizarte zerbitzuaren maparen lanketa eskualdeka egingo baita. Baina Udalbatzako bi taldeek ekipamendu sozialetarako partida helburu horretarako mantentzeko konpromiso politikoa dute.

  2017ko aurrekontuetan jaso diren inbertsioen atal horretan, aipagarriak dira besteak beste, Olaran Paisaia proiektuaren barruan Eltziako parkean aisialdi gunea egokitzea ur-jolasekin; Etxaluzeko parkea berritzea; San Lorentzo eta Ugarkalde arteko bidegorria; Olakua, San Lorentzo eta Zubillagako urbanizazioak berritzeko lanak; ekintzailetasuna sustatzeko gunea edota plazako frontoi inguruak argiztatzea. EAJk 37 proposamen egin zizkion gobernu taldearen aurrekontu proposamenari eta gehienak onartu ez direla ikusita, jeltzaleek ezezkoa bozkatu zuten. Gainera, EAJk kritikatu egin zuen 2016ko aurrekontuan agindutako inbertsioen gauzatze maila txikia, % 35a bakarrik gauzatu direla azpimarratu zuen Lourdes Idoiagak. Inbertsioen gauzatze maila baxu hori planifikazio faltaren ondorio dela esan zuen bozeramale jeltzaleak eta agintaldi amaierara arteko plan finantzieroa egitea eskatu zuen.

  2017ko udal aurrekontuak EH Bilduko zinegotzien aldeko botoez onartu ziren, jeltzaleek kontra bozkatu baitzuten, eztabaida hasieran iragarri zutena beteaz.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!