Genero-indarkeria kasuetan justizia konpontzaileak eskaintzen dituen aukerak aztergai dira Lege Soziologia Institutuan

2016/05/26
Card image cap
Euskal Herria eta estatuko 22 aditu bildu dira aste honetako mintegian

  Gatazkak bideratu eta gainditzeko eredu berriak, estatuetako justizia tradizionala aldatzea eragiten ari dira. Eredu berri hauek, herritarrek lantzen dituzten erantzunetan oinarritutako prozedura horizontalak lehenesten dituzte. Hala, bitartekari den hirugarren pertsona batek bideratutako elkarrizketa izan ohi da, gatazka konpontzeko oinarri nagusia. 

  Unibertsitate Zaharrean gaur hasi den mintegiaren helburua,  justizia eredu berri hau zigor ordenean nola txertatu daiteken aztertzea da. Biktima ahulenak nola babestu, genero indarkeria kasuetan nola bideratu, zigorrak nola bete arazi, edota sistema juridiko berean justizia konpontzailea eta epaileek ebazten duten justizia tradizionala nola uztartu eztabaidatzen ari dira. Bide batez, justizia profesionalen rola, epaile, abokatu eta fiskalek justizia konpontzaile eredu berri honetan duten lekua aztertzen ari dira.

  Nagusiki Euskal Herritik etorritako adituak dira Lege soziologia Institutuan bildu direnak, baina mintegian, estatuko beste elkarte autonomo batzuetatik etorritakoak ere badaude.   

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!