Etxez etxeko zerbitzuaren erabiltzaileek gutxiago ordainduko dute aurrerantzean

2017/02/20
Card image cap
Foru Aldundiak zerbitzuagatik finkatuta duen ordu preziora egokitu da erabiltzaileen ekarpena, orain artekoa baino merkeagoa

  Etxez etxeko zerbitzuaren inguruan Diputazioak finkatuta duen gehienezko orduko prezioa eta Oñatiko erabiltzaileek orain arte ordaintzen zutenaren artean 43 xentimoren aldea dago. Udalak diferentzia hori herriko erabiltzaileen alde aplikatzea erabaki du. Ondorioz, etxez etxeko zerbitzuaren erabiltzaileek gutxiago ordaindu beharko dute.

  Zerbitzuaren esleipen berria egin zuen udalak iaz eta zerbitzu orduaren prezioa nabarmen igo zen, %18 hain zuzen ere, dirutan jarrita, 3.48 € orduko gehiago. Orduan, erabiltzaileen ekarpena zegoenetan mantentzea erabaki zen. Orain, ekarpenaren errebisioa egiterakoan, merkatzea erabaki da.  Udalak, etxez etxeko zerbitzua, orduko 22.78 € ordaintzen badu ere, erabiltzaileen ekarpena kalkulatzeko 18.87 €ko prezioa hartuko da oinarri, Foru Aldundiak duena, alegia. Diferentzia, udalak ordainduko du.

  Etxez etxeko zerbitzuaren onuradunak dituen diru sarreren araberako ekarpena egiten du; badira zerbitzu ordua bere osotasunean ordaintzen dutenak, eta badira % 1.5a soilik ordaintzen dutenak ere. Une honetan, Oñatin, 62 etxeetan ematen da zerbitzua eta guztira, 79 onuradun daude.

  Etxez etxeko zerbitzuaren kostua erabiltzaileen, udalaren eta foru aldundiaren artean ordaintzen da. Onuradunek, % 16a ordaintzen dute, udalak % 40a eta aldundiak gainontzeko % 44a.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!