Duatloia dela eta, San Prudentzio eta Olaterako errepideak ia bi orduz itxiko dira domeka goizean

2017/03/10
Card image cap
Autobus zerbitzu publikoa ere ez da herrira sartuko eta bidaiariak San Prudentzioko geltokian hartu eta utziko dira

  Domekan Oñatiko XXVI. Duatloia jokatuko dela eta GI.2630 errepidea eta GI.3593 errepidea itxi egingo dira. GI.2630 errepidea, San Prudentziora doan errepide nagusia da eta konkretuki Oñati eta San Prudentzio artean itxiko da. GI.3593 errepidea berriz, Olaterako errepidea da eta  Lamiategiko bidegurutzera bitartean itxiko da. Bi errepide hauek 11:00tatik 12:40 ak arte itxiko dira. Arrasate edo Bergara aldera joateko, Udana eta Deskargatik barrena joan beharko da. San Prudentzioko bidegurutzean kartela jarrita dago azken bi asteetan, domeka goizean, Oñatirako bidea itxita izango dela jakinaraziz.

   Errepide mozketak autobus zerbitzu publikoari ere eragingo dio. Lurraldebuseko autobus zerbitzua eten egingo baita ordu tarte berean: 11:00tatik 12:40ak arte. 10:05ean Eibartik Oñatira irtengo den zerbitzua San Prudentzion amaituko da eta ondorioz, Oñati-Eibar itzulerako autobusa ere San Prudentziotik abiatuko da 11:20tan. Eskoriatza-Zumarraga linea zirkularreko zerbitzua ere egokitu egingo da eta San Prudentziotik Deskargan barrena Legazpira joango da eta alderantzizko ibilbidea osatuko du, bide mozketak irauten duen bitartean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!