Alor sozioekonomikoa indartzearen aldeko apustua berretsi du Oñatiko EAJk

2017/02/16
Card image cap
Sozioekonomia garatu eta sustatzeko merkatariei, autonomoei, lehen sektoreari eta ETEi (PYME) zuzenduta, Laguntza Plana martxan jartzea proposatzen dute

  Tokiko ekonomia eta enplegua sustatzea helburu nagusi dutela berretsi dute gaur EAJko zinegotziek, sozioekonomia indartuz oñatiarren enplegagarritasuna eta ondorioz, ongizatea hobetzeko.

  Lau ardatz edo lan ildo nagusi jorratzea proposatzen dute jeltzaleek: enplegua eta ekintzailetasuna bultzatzeko Urteko Planaren garapena; Oñatiko Turismo Plan Estrategikoaren berrikuntza, herriko merkataritza eta ostalaritza biziberritzeko; Lehiatila bakarra udal zerbitzuaren ezarpena; eta tokiko merkataritzari, autonomoei, lehen sektoreari eta enpresa txiki eta ertainei zuzenduta berrikuntzarako aholkularitza programen sorrera.

  Tokiko enpresa zein merkataritzaren berrikuntza teknologikoa sustatu eta indartzeko laguntzak sortzea proposatzen dute jeltzaleek. Halaber, e-Commerce on-line plataforma edo merkataritza elektronikoaren bitartez aholkularitza eskainiko duten programak indartzea planteatzen dute, sektorearen lehiakortasun eta eraginkortasuna hobetu ahal izateko. Zentzu horretan, bi proposamen zehatz egiten dituzten jeltzaleek: batetik, banakako aholkularitza zerbitzua eskaintzea, negozioaren bideragarritasun maila aztertu eta honen hedaduraren arabera, merkataritza elektroniko aukera ezberdinak eskaintzeko, eta bestetik, merkataritzari soilik lotuta, Oñatiko saltokientzat plataforma komuna sortzea. Guzti hori bideratzeko tresna egokiena Leihatila bakarra udal-zerbitzua dela uste du udal talde jeltzaleak.

  Alor sozioekonomikoa indartzeko lanean jarraituko dutela berretsi dute Oñatiko EAJko zinegotziek prentsa ohar bidez.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!