411 haurrek parte hartuko dute aurtengo udaleku irekietan

2016/04/28
Card image cap
Begirale izan nahi dutenen eskaerak aztertu eta baloratzen hasiko dira bihar

  Inoizko partaidetzarik handiena izango dute aurten udaleku irekiek: 411 neska mutikok eman dute izena eta hauen ardura hartzeko, 43 begirale kontratatzea aurre ikusten da.

  Begirale izateko 75 lagunek eman dute izena eta bihar bertan hasiko dira hauen eskaerak aztertu eta baloratzen. Baldintzak betetzen dituztenen behin behineko zerrenda osatuko da eta egiaztatutako merituen araberako puntuazioa aterako da. Behin behineko zerrenda hori datorren aste hasieran edo, argitaratzea espero da, erreklamazioak aurkeztu edota dokumentazioa osatzeko aukera emanez. Kontu egin behar da udalekuetako begirale izango direnek, aurrez zehaztutako formazio saioetan parte hartu behar dutela, eta halako lehena, maiatzaren 14an egingo dela. Ordurako beraz, behin betiko zerrenda egin eta publikatu beharko da.

  Udaleku irekietan parte hartzeko adin tartea zabaldu egin da aurten eta Lehen Hezkuntzako 6. mailakoek ere izena eman zezaketen. Ez da ordea, hala gertatu eta nagusienak, 2005ean jaiotakoak izango dira. Gaztetxoenak berriz, 2012koak. Dena den, talderik ugariena, 2011n jaiotakoek osatuko dute, udalekuetan arituko diren 411 horietatik laurdena, 103 neska mutiko, 2011n jaiotakoak baitira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!